Ama lurrari esnatzeko oles, Agate deunaren bezperan

Agate deunaren bezpera ospatu dugu aurten ere Ekintza ikastolan. Makilak astinduz kantuan egin dugu, naturan murgildu gara, zuhaitzen eta hostoen artean ibili gara, inguruaz gozatu dugu, naturak emandako fruituak ezagutu eta jaso ditugu, lagun artean gozatu dugu, loreak bildu ditugu, jolas egin dugu, irri egin dugu, gozatu egin dugu!

Ikusi haur hezkuntzako Ahateak eta Untxiak zein gustura ibili diren!

Jarrai dezagun naturaz gozatzen! Zaindu dezagun natura!