Amets Arzallus batxilergoko ikasleekin egon da

Ibrahima Balde ginearrarekin batera idatzitako “Miñan” liburuari buruz solasaldia egin dute idazleak eta ikasleek.

Immigrazioa eta horrek dakarren sufrimendua eta errealitatea jaso zuten “Miñan” liburuan Arzallusek eta Baldek, eta hori izan dute hizpide gaur izan duten solasaldian ere. Ikasleek aurrez irakurrita zuten liburua eta hari buruz zein gaiari buruzko galdera ugari egin dizkiote idazle eta bertsolariari.

Gustura aritu dira batzuek eta bestea, eta solasaldiaren amaieran, ikasleek erakutsi duten jakinmina eta inplikazioa eskertzeko, bertsoa ere oparitu die ikasleei Amets Arzallusek.