Aste Santurako planik bai? Zatoz EKINTZA Ikastolako Kanpusera!

Premier Camps Donostiaren eskutik, aurten ere Aste Santuko Kanpusarekin gozatzeko parada izango dugu EKINTZA Ikastolan.  Kanpusa Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era gauzatuko da, eta bertan 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei kirola, dantza eta bestelako jolas eta eskulanez disfrutatzeko abagunea eskainiko diegu, baita Lourdes Txikira bisita egiteko aukera ere.

Ohi bezala, aisialdiaz gain, jangela eta zaintza zerbitzua jarriko ditugu behar duzuen guztien eskura, izan ere, EKINTZA Ikastolan, familia-kontziliazioa ahalbidetzen dituzten baliabideak baitauzkagu beti familien eskura, zuen bizitza profesionala eta pertsonalaren egunerokoa uztartzea samurragoa izan dadin.

Kanpusaren jarduerak 9:00etatik 13:30etara izango dira, baina haurrak lehenago ekarri edota jaso behar dituzuen familientzat zaintza zerbitzua martxan jarriko dugu, gainkosturik gabe, 8:00etatik 9:00ak bitartean eta 13:30etik 14:30era.

Jangela-zerbitzuari dagokionez, eguneko jarduerak behin amaituta eskainiko da. Gure ikastolako sukaldean bertako produktuekin prestatutako otordu osasuntsua izango da, eguneko 7,5 €-ko kostua izango duena.

 

Premier Camps tarifak:

– 1º ASTEA: 75€
– 2º ASTEA: 100€
– EGUN GUZTIAK: 160€

Eta kontuan izan, %5eko beherapena izango duzuela bigarren anai edo arreba-ahizpagatik.

Hauxe da EKINTZA Ikastolan gure haur eta gazteek kalitatezko aisialdiarekin goza dezaten antolatzen dugun egitasmoetako bat. Izena eman nahi? Egin zure aukera!

Izen-ematearekin batera, kamiseta bat oparituko zaie haur eta gaztetxoei.

Gogoratu plaza mugatuak direla!