Astero Donostiako kultura agenda proposatuko dizuegu. Hemen lehena!

EKINTZA Ikastolako azkenengo Euskara Batzordean jarduera bat proposatu diegu irakasleei. Astero, talde batek, asteburu horretarako kultura agenda osatuko du infografia baten bidez eta ostiralero web orri honetan zintzilikatuko dugu.

Bada, proba moduan, DBH2ko ikasleek, Miren irakaslearen laguntzarekin, asteburu honetarako Donostiako kultura agenda osatu dute.

Ikusi eta saiatu gozatzen gure hiriko kulturarekin!