Aurten ere, oparitu eta gozatu euskaraz!

Aurten ere eskuragarri dugu Euskarazko Produktuen Katalogoa. Egungo egoera dela-eta, aurten ez da katalogoa paperean banatuko, baina online kontsultatu ahalko dira aurtengo nobedade guztiak katalogoa.eus helbidean.

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.

Katalogoan hainbat produkturen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa.

Adin tartearen arabera sailkatuta

Euskarazko Produktuen Katalogoan bildutako materiala adinaren arabera sailkatuta dago. Honako lotura hauetan kontsultatu ditzakezue adin tarte bakoitzerako proposatzen diren produktuak:

Beraz, aurten ere, oparitu eta gozatu euskaraz!!