Bagoaz mendizale taldeko kideak Onddin izan dira

Bagoaz mendizale taldeko kideak Onddi mendian izan dira egun ederra igarotzen.

Aurreko asteburuan antolatu zuten irteera eta oraingo honetan Adarra mendilerroko mendia ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.

Bagoaz! Guraso-elkartetik sortutako proposamena da, jarduera fisikoa, natura-ingurunearen ezagutza eta EKINTZA Ikastolako familien arteko bizikidetza sustatzeko.