Batxilergoko hainbat ikaslek “Voluntariado Express” egitasmoan parte hartu dute
Ikastolako komunitateak egindako diru ekarpenei esker neguko arropa sortak osatu eta hirian kalean bizi direnei banatu dizkiete.
Batxilergoko 2. mailako Idoia Garmendiak, Diego Garcíak, Leyre Dueñasek, Aitor Aramburuk, Aitor Garmendiak, Löik Ricak, Elene Gurrutxagak, Martin Romerok eta Alaine Pascualek “Voluntariado Express” programan parte hartu zuten aurreko ostiralean, azaroak 19.
Donostian kalean, edo etxerik gabe bizi direnengana gerturatu ziren eta neguko arropak banatu zizkieten. Ikastolako komunitatearen solidaritateari esker arropa sortak egin ahal izan zituzten ikasleek, ondoren, irakasleen laguntzarekin, egun horretan bertan arratsalde-gau partean Donostiako gune ezberdinetan zeuden pertsonei eskaintzeko.
Oso esperientzia polita izan zen, eta lerro hauen bidez haien ekarpena egin zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi zaizkie, eta batez ere, programan parte hartu zuten ikasleei.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Iruzkin berriak