Birus honek ezingo du gurekin!

EKINTZA Ikastolan hilabeteak daramatzagu Covid-ari aurre egiteko neurriak eta protokoloak ezartzen. Ikasleen, irakasleen, langileen zein familien segurtasuna eta osasuna da guretzat garrantzitsuena, eta orain arteko lanketarekin jarraituko dugu aurrerantzean ere.

Covid-19ari aurre egiteko egunerokotasunean EKINTZA Ikastolan jarraitzen ditugun neurriak ezagutzen dituzu? Honako bideo honetan jaso ditugu neurri horietako batzuk:

DESINFEKZIOA

  • Esterila desinfektatzaileak jarri ditugu eraikinen sarreretan, oinetakoak desinfektatzeko
  • Ozono makinak ere bai, hauek ere desinfekziorako, eta aireztapen egoki baterako, ateak eta leihoak beti irekita mantentzen ditugu
  • Higiene neurriak zorroztu ditugu, bai geletan eta baita gainerako instalakuntzetan ere. Mahaiak sarri garbitzen ditugu, eta gel hidroalkoholikoa eskura dute EKINTZA-ko kide guztiek gela guztietan

ANTOLAKETA

  • Ikasleak modu mailakatuan egiten dituzte sartu-irtenak
  • Ikastetxe barruan egiten diren joan etorriak zehazteko seinalitika jarri dugu
  • Segurtasun distantziak mantentzeko seinaleak ere bai
  • Gelak egokitu egin ditugu, jolas-ordurako eremuak seinaleztatu ditugu, jangela handitu eta egokitu egin dugu eta ikasleak mailaka eta koloreka bereizi ditugu
  • Gorputz heziketa modu seguruan egiten dutela bermatzeko, horretara bideratutako eremuak zabaldu ditugu, eta ekintzak egokitu

 

Birus honek ezingo du gurekin!

Familiei, ikasleei eta langileei esker lortuko dugu! Denon artean lortuko dugu!