DBH 1. mailakoak ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroan izan dira

DBH 1. mailakoak ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa bisitatzera
joan dira. Enpresa honek Gipuzkoako zibersegurtasunaren sektorea dinamizatzen
laguntzen du. Enpresek, Unibertsitateek eta prestakuntza eta teknologia zentroek
osatutako ekosistemarekin elkarlanean aritzen dira, zibersegurtasunaren arloko soluzio
espezializatuak eta ezagutza berria garatzeko.

Bisita benetan interesgarria!