DBH 2. mailako ikasleek matematika eta fisikakako gaiak uztartuz, paperezko hegazkina proiektua egin dute
Aurtengoan DBH2. mailako ikasleek Paperezko hegazkina STEM proiektua burutu dute. Proiektuaren helburua metodo zientifikoa jarraituz, paperezko hegazkin diseinu bat sortzea izan da. Matematikako eta fisikako zenbait gai landu dituzte modu honetara eta praktikan jarri dituzte proiektu honekin. Ezagutza eta ikasegoera batera transferitu dute.
Lehenengo saioak ikastolan egin dituzte. Bertan, paperezko hegazkinak diseinatu, esperimentatu, aztertu eta ondoren, birmoldatu dituzte. Azkenik, lehiaketa batekin borobildu dute proiektua.
Proiektua bukatzeko, Julio Caro Baroja plazan aurkezpena egin dute, herritarren aurrean eta ikasleek ezagutza beraiekin partekatu dute.
Ikusi bideoa:
Iruzkin berriak