DBH 3. mailakoek ederki pasa dute aquafitness egiten Hegalak zentroan

EKINTZA Ikastolan kirola eta ekintza osasuntsuak bultzatzea dugu helburu eta DBH 3. mailako ikasleek ederki gozatu dute egin berri duten irteeran.

Aquafitness probatzeko aukera izan dute Hegalak kirol zentroan.

Jarduera fisiko ezberdinak ikusi eta praktikatzeko helburuarekin antolatu zuten ekintza eta argazkiak eta bideoa ikusi besterik ez dago konturatzeko ederki pasa zutela uretan murgilduta eta ariketak egiten!