DBH2. mailak ikasleek buruhandiak eta erraldoiak egin dituzte klasean

Aurten EKINTZA Ikastolako DBH2. Mailako ikasleek buruhandiak eta erraldoiak egin dituzte Plastika eta Teknologia ikasgaietan 3. Ebaluazioan zehar.

Oihala eta beste materiala batzuk EMAUS elkarteak duen BIRSORTU proiektuari esker lortu dituzte eta esperientzia ederra izan da sormena lantzen aritzea.

Behin arte lanak egin eta gero, zer hobeto beste ikasleekin probatzea baino? Ederki pasa dute denen atzetik buruhandiak jantzita eta erraldoiak batetik eta bestera mugituz.

Ikusi prozesu guztia erakusten duen bideoa eta baietz zu ere korrika hasi! Zorionak artistak!