DBH4ko ikasleak Katalunian ikasturteko bidaian kirola egiten eta gozatzen dabiltza

DBH4ko ikasleak ikasturtean zehar eginiko lanaren saria ari dira jasotzen egun hauetan. Kataluniako Canyelles herrian daude ikasturte amaierako bidaiarekin gozatzen.
Bertan, besteak beste, kirol jarduera ezberdinekin ederki ari dira igarotzen egunak.
Hondartzan stand up paddle taldeka eginez, igerilekuan koltxonetetan saltoka eta ezin barreari eutsi…
Deskantsu gutxi izango dute baina ez dute ez erraz ahaztuko bidaia!