DBHko Teknologiako ikasleek euren proiektuak aurkezteko azoka egin dute

EKINTZA Ikastolako DBHko Teknologiako ikasgaiko ikasleek lan ederrak egin dituzte aurtengoan ere. Denetarik sortu dute irudimenez betetako neska eta mutilek.

Proiektu guztiak batu eta azoka bat egin berri dute beste ikasle eta irakasleei aurkezteko. Futbol zelaiak, plazak, Doraemon katu kosmikoa, buruhandi eta erraldoiak… denetarik ikusteko aukera izan dugu eta ederki azaldu digute nola sortu dituzten euren obrak. Bejondeizuela!

Ikusi hemen azokako bideoa. Baietz aho zabalik utzi!