Egun berezietan, ospakizun bereziak!

Egun berezi asko izaten ditugu EKINTZA-n, eta modu berezian ospatzen ditugu! Urtebetetzeak izaten dira egun horietako asko, eta halako egunetan ikaskideekin batera ospatzea gustatzen zaigu.

Orain, egoerak ahalbidetzen duen eran egiten ditugu ospakizun horiek, guztion babeserako beharrezko diren segurtasun eta prebentzio neurri guztiekin. Baina beti  bezain ondo, alai eta gustura!

Ikasturtearen azken txanpan sartuta gaude dagoeneko, eta irrikaz hasi dugu azken hiruhilekoa!