EKINTZA Ikastola SER irratian izan da teknologiaren erabileraren inguruan solasten

Uxue Arrazola, EKINTZA Ikastolako zuzendaria, eta Itziar Urkiri, Batxilergoko arduraduna, SER irratiko mikrofonoetan izan dira berriki DBH eta Batxilergoko lau ikaslerekin batera, ikastolak teknologiaren erabileraren inguruan egiten duen kudeaketaren harira jarduteko.

Aipatu zuten moduan, EKINTZA ikastolan teknologiaren erabilera arduratsu eta kritikoaren aldeko apustua berresten dugu, eta bere erabilera ikasketa tresnara mugatzearen aldekoak gara.

Egun pil-pilean dagoen gaiaren bueltan ere aritu ziren, ikastetxeetan mugikorren erabileraren kudeaketaren inguruan, alegia. Hortaz, adierazi bezala, EKINTZA ikuspegi orekatu batetik lantzen dugu gaia, izan ere, distrakzioak arindu eta ikaskuntza eta gizarte-elkarreragina ardatz dituen hezkuntza-ingurunea sustatzea baitugu helburu.

Entzun solasaldi osoa