EKINTZA Ikastolak bat egin du beste urte batez Voluntariado Express ekimenarekin etxerik gabeko pertsonei babesa eskaintzeko
EKINTZA Ikastolak bat egin du aurten ere voluntariadoexpress ekimenarekin. Batxilergoko 2. urteko ikasleek etxerik gabeko pertsonei elkartasuna adierazteko proiektuan parte hartuko dute, eta Donostian barrena ibiliko dira gaur arratsalde-gauean, gehien behar duten herritarrei babesa emateko.
Voluntariado Express ekimenak hiru helburu nagusi ditu:
- Espainiako Estatuko 26 hiritan 1.200 lagun baino gehiagori berehalako eragina duen laguntza ematea. Egun bakar batean dirua bildu, arratsaldean beroki-materiala erosi eta gauean banatu.
- Etxerik gabeko pertsonei etxebizitza bat modu iraunkorrean eskuratzea erraztea, Fundación Techô-rekin lankidetzan.
- Denok pixka bat gehiago kontzientziatzea. Gutaz apur bat emanez gauza asko egin ditzake besteen alde (ez bakarrik egun batean, baizik eta urteko egun guztietan), dela etxerik gabeko pertsonekin boluntariotzan, dela bakoitzak gustuko duen boluntariotzan.
Zure alea jarri nahi duzu? ¡Egin ekarpena!
EKINTZA Ikastolako Batxilergoko 2. urteko ikasleek, horrela, beste behin ere hurbiletik ezagutu ahal izango dute ekimen hau, eta errealitate ezezagun horretara gerturatuko dira. Gogoz lagunduko dute Donostiako Voluntariado Express egunean. Bere alea jarriko dute etxerik gabeko pertsonei elkartasuna adieraziz.
Zu ere laguntzera animatzen zara? Egin zure ekarpena! 18:00ak arte dohaintzak egin ditzakezu helbide honetan: ihelp.org.es
Eskerrik asko denoi eta batez ere Batxilergoko ikaslee eredu izateagatik!
Iruzkin berriak