EKINTZA Ikastolako Euskara Batzordean ikasleekin proposamenak partekatuz

EKINTZA Ikastolako Euskara Batzordean ezinbestekoa ikusten dugu ikasleen parte hartzea. Hori horrela, irakasle eta ikasleak elkarlanean aritzen gara gure bileretan. Ikasleen ideia eta proposamenak entzun eta partekatzea aberasgarria izaten da beti.

Euskararen inguruko ekintza ugari zehazten eta antolatzen jardun gara azken aldian eta abenduko kultura agenda bete-betea izango dugu, esate baterako.

Gainera, adin ezberdineko ikasleen arteko elkarrekintzan oinarrituko dira jarduera guztiak. Gure hizkuntza maite dugulako eta ikasteko eta bere erabilera bultzatzeko lanean jarraitzen dugulako.

EKINTZA Ikastolan ere euskaraz bizi orain eta beti!