EKINTZA Ikastolako ikasleak prestatzen ari diren Udaberriko Lasterketaren erronka, Noticias de Gipuzkoan albiste

Noticias de Gipuzkoa egunkariak EKINTZA Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleak prestatzen ari diren kirol erronka motibatzailearen berri eman du. Hots, gure neska-mutilek datorren martxoaren 17an Donostian ospatuko den Udaberriko Lasterketan hartuko dute parte, Gorputz Hezkuntza irakasgaia ebaluatzerakoan kontuan hartuko den lana. Portadan ere atera gara!

Bigarren urtea da gure ikasleek hamar kilometroko proba honen erronkari helduko diotela. Esperientzia aberasgarria da, eta EKINTZA Ikastolatik berriz ere gazteen artean errutina osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu, izan ere norberaren gainditzeari balioa ematen baitiogu, betiere konpainia onean eta disfrutatzeko helburuari jarraituz. Ze gustuko dugun gure ikasleeek bere potentzial guztia garatzeko aukera anitz proposatzea!

Irati Fernández eta Julen Egaña gure irakasleek helburu pertsonalizatuak aplikatuko dizkiete parte-hartzaileei, bakoitzaren gaitasun eta profilen arabera, eta karreran egindako lana baloratuko dute, baita aldez aurreko prestakuntza ere. Alderdi horiek Gorputz Hezkuntzako azken emaitza zehazteko balioko dute.

Lasterketa herrikoi batean irtetea ez da erabaki erraza, “baina iaz parte hartu zuten askok aurreikuspenak gainditu zituzten eta harrituta geratu ziren”, aipatu du Julen Egañak.

Ezagutu informazio osoa ondorengo erreportajean.