EKINTZA ikastolan ere gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin!

EKINTZA ikastolan bat egin dugu Euskaraldiarekin, eta Arigunea izango gara. Euskara sustatzea eta bultzatzea gure oinarrietan sustraituta dago, eta gutako bakoitza Ahobizi edo Belarriprest izango da.

Abenduaren 4ra bitartean, urte guztian bezala, euskaraz arituko gara gure elkarrizketetan, eskoletan, harremanetan, EKINTZA ikastolan ere euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin aritzeko!

Eta zu, zein roletatik arituko zara? Ahobizi edo Belarriprest izango zara?

Egin dezagun euskaraz urteko 365 egunetan!