EKINTZA Ikastolaren energia berriztagarrien aldeko apustua, El Diario Vascon albiste

El Diario Vasco egunkariak gure ikastolan energia berriztagarrien alde egin dugun apustuaren berri eman du. Autokontsumo energetikoari buruzko erreportaje batean jaso duen kasu arrakastasua izan da gurea.

Dakizuenez, ikasturte honetan gure teilatuan instalatutako eguzki panelak estreinatu ditugu. Hauek sortzen duten energia ikastolan zein Olarain Uniberstitate Egoitzan erabiltzen dugu.

Egindako inbertsioa fruituak ematen ari da jada: emisioak murrizten ari gara eta, gainera, aurrezpen ekonomikoa  nabaritu dugu. Horrez gain, egindako inbertsioa iraunkortasuna hezkuntza-balio gisa praktikatzearen adibide bikaina dela uste dugu.

Irakurri hemen albiste osoa.