EKINTZAko neskek irabazi dute Alebinen Hondartzako Txapelketa. Zorionak!!

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatutako Alebinen Hondartzako Txapelketako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean eta EKINTZA Ikastolako neskek irabazi zuten.

Donostiako 5. mailako alebinen finalak Kontxako hondartzan jokatu ziren eta bertan Ekintza A taldeak Loyolaren aurka izan zuen norgehiagoka eta kopa eskuratzea lortu zuten.

Oso harro gaude zuetaz neskak! Giro apartarekin gozatu genuen.

Zorionak!! Biba zuek eta erakutsi duzuen kiroltasuna!

Ikusi bideoan kopa jaso zuteneko momentu ederra: