EKINTZAtik Egiptora bidaia

LH4ko Izurdeak eta Zaldiak gelako ikasleek Egiptora bidaia egin dute. Bertako kultura ezagutu dute eta ikasitakoa maketetan jaso dute.

Kultura indartsuko herrialdea da Egipto, ezaugarri natural eta kultural oso bereziak dituena. Guzti horren berri izan ondoren, eta Egiptora egindako bidaia birtualaren ondoren, bertan jaso dutena irudikatu dute lehen hezkuntzako 4. mailako Izurdeak eta Zaldiak geletako ikasleek.

Piramideen, natur baliabideen eta bestelako kultur ezaugarrien maketak egin dituzte, eta ikastolan jarri dituzte erakusgai. EKINTZA-ko komunitateak maketak bertatik bertara ikusteko aukera izan du.

Benetan lan ona egin dute ikasleek, eta maketen maila benetan bikaina da. Zorionak denoi!