Ekintzaz beteriko asteak izan dituzte Ahuntzek eta Xaguek

HH4ko ikasleek bikain igaro dituzte azken asteak, ugariak izan baitira egin dituzten ekintza bereziak.

Norbere zaintzara eta elkarren zaintzara bideratuta pilates saioa eta elkar zaintza saioa egin dituzte ikastolan bertan. Erlaxazioa, estiramenduak, oreka, kontzentrazioa… landu dituzten Pilates saioan, eta elkar zaintzeko egin duten saioan, berriz, elkartasuna, lankidetza, talde lana, eta elkarlana.

Osasunari lotuta dago hirugarren ekintza ere, kasu honetan elikadurarekin. San Martin merkatuan izan dira. Ikastolan autobusa hartu eta erdigunera joan dira. Gipuzkoa plazan batzarra egin dute, azokara joan aurretik bertan zer erosi behar duten adosteko: naranjak, aguakateak, sandia, sagarrak…

Vañes-Vega de Soane familiaren laguntzari esker, azokan erositakoa dastatu ere egin dute. Mila esker familia!!

Eta handik irtenda oinez igaro dute Alde Zaharra eta Portua, Paseo Berrira arte. Hamaiketakoa egin dute bertan, eta naturaz gozatzeko aukera bikaina izan dute itsasoaren ertzean. Hondartzan ere egin dute geldialdia noski, bertan lasai jolasteko. Eta autobusa hartuta itzuli dira berriz EKINTZA-ra.

Jarraian ikusi ditzakezue hiru ekintzetako bideoak. Gozatu!!

PILATES SAIOA

ZAINTZA SAIOA

MERKATURA IRTEERA