Elkarbizitzak martxan!

DBH1eko ikasleak Zerainen eta Barrian egon dira, elkarrekin euskararen erabilera bultzatzen, talde-harremanak sendotzen eta inguruneaz gozatzen.

Aurtengo egoerak  ELKARBIZITZAK martxan jartzeko aukera eman digu berriz ere. EKINTZA ikastolan garrantzia berezia duen jarduera izaten da, urtero, gogo handik lantzen eta garatzen dena.

Besteak beste, Euskal Herriko zein kanpoko txokoak eta inguruak ezagutzeko aukera ematen duelako, tokian tokiko gizarte jarduerak, kulturak eta errealitateak ezagutuz. Baina hortik harago, elkarbizitza hauen helburua da euskararen erabilera bultzatzea, talde-harremanak sendotzea eta ingurunearekiko errespetua izatea.

Oinarrizko balioak dira horiek denak EKINTZAn, eta ikasleak ez ezik, ikastola osatzen dugun guztiok ilusioz hartu dugu jarduera hau berriz martxan jartzeko aukera. Are gehiago, ikasleek zeinen ondo pasa duten ikusi eta gero!