Giro apartarekin ospatu dugu Donostia Eguna

EKINTZA Ikastolan ere gogoz ginen gure hiriaren egun handia berriz ere ospatzeko eta antolatutako ekitaldietan argi geratu da irrikan geundela.

Giro apartarekin ospatu ditugu bai Donostia Egunaren bezpera eta egun bera ere. Bezperan, festa ospatu genuen arratsaldean eta danborra joaz jai giroa izan zen nagusi.

Bideo ederra eta argazkiak ikustea besterik ez dago horrekin konturatzeko:

 

Donostia Egunean danbor soinuak eraman genituen hiriko kaleetara eta irribarreak izan ziren nagusi EKINTZA Ikastolako ikasle eta irakasleengan. Familiak ere gerturatu ziren gu txalotzera eta guztien berotasuna jaso genuen.

Mila esker denoi eta Gora Donostia!!

Ikusi Donostia Eguneko irudi eta bideoa. Berriro martxan!!