Giro apartarekin ospatu dugu Haur Festa!!

Pasa den ostiralean ospatu genuen EKINTZA Ikastolako Haur Festa eta nahiz eta txikienen ikuskizunean euri pixka bat egin zuen, giro paregabearekin eta ekitaldi ugarirekin igaro genuen arratsalde bikaina. Erraldoiekin hasi genuen arratsaldea eta jarraian txikienek hainbat ikuskizun eskaini zituzten. Toallarekin jolasean, aterkiekin marmokak bailiran eta rockeroenez jantzita musika eta dantzaz beteriko ekitaldi ederrak ikusi genituen.

Jarraian puzgarriak ireki genituen eta makillatzeko edo jaki gozoak prestatzeko tailerrak ere izan zituzten haur eta familiek aukeran.

Beste urte batez giro ederrarekin ospatu dugu Haur Festa. Ikusi irudiak eta gozatu gogoratuz!