Giro ederra Buruntzara eginiko irteeran

IGE, EKINTZA Ikastolako Guraso Elkarteak sortutako mendizale taldeak Bagoaz ekimenaren bitartez txango ederrak antolatzen ditu eta aurreko asteburuan Buruntzan izan ziren parte-hartzaileak. Giro paregabearekin egunpasa polita izan zuten.

Bagoaz ekimenak kirola, familia, natura, lurraldea, ingurumena, lagunartzea… bultzatzea ditu helburu eta batez ere mendizaletasuna ikastolako familia guztiei gerturatzea.

Igandean Buruntzan atera zuten argazkia ikusi besterik ez dago egun ederra igaro zutela eta ekimenak merezi duela konturatzeko!

Aupa zuek!