Giza Eskubideen Egunaren baitan, Fernanda Falcaoren hitzaldia izan dugu

Bihar, abenduaren 10ean Giza Eskubideen Eguna ospatzen da eta horregatik, EKINTZA Ikastolan Mugen Gainetik erakundearekin harremanetan jarri eta Fernanda Falcaoren hitzaldia antolatu dugu.

DBH4. mailako ikasleek izan dute Fernanda Falcao trans kolektiboaren eskubideen aldeko eta Brasilgo sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren aurkako aktibista eta erizainaren bisita. Trans pertsona izateagatik indarkeria jasan du eta 2022an Espainiara iritsi zen asilo-eskatzaile gisa.

Elkarrizketa interesgarria izan da eta ikasleek asko ikasi dute munduan dauden errealitate ezberdinei buruz.