Guraso Elkarteak familian hezkuntza emozionala lantzeko tailerra antolatu du

EKINTZA Ikastolako Gurasoen Elkartetik, Familien Eskolan tailerrak prestatzen ari dira ikasturte honetan ere eta oraingo honetan hezkuntza emozionalari jarriko diote arreta.

Familian Hezkuntza Emozionalari buruzko tailerra. Oihuetatik konexiora izeneko lehenengo tailerrak bi saio izango ditu, lehena, asteazken honetan, azaroaren 15ean izango da eta bigarrena, azaroaren 29an.

Bi egunetan 18:00etatik 20:00etara burutuko da saioak. 

Tailer honen helburua gure seme-alabei benetan behar duten moduan laguntzeko tresnak, baliabide pertsonalak eta/edo ikuspegi berriak eskaintzea da.

Bideratzaileak: Belen Imaz eta Laura Mendia.

Tailerrean izena eman nahi duenak gurasoak@ekintza.eus helbidera idatzi dezake.