Guraso Elkarteak mindfulness ikastaroak antolatu ditu datorren asterako

IGEaren Zuzendaritza Batzordeak antolatuta eta guztien gustuko izateko helburuarekin, datorren astean Familia Eskolak programatutako jardueren barruan, EKINTZA Ikastolan mindfulness hastapeneko bi tailer eskainiko dira. Biak berdinak dira izango dira, eguna eta ordua izan ezenik. Tailerrak egiteko gutxieneko pertsona kopurua 5 da eta gehienez, 15.

Aukerak ondokoak dira:

A Tailerra. Azaroak 22, asteartea, 18.30etik 20.00etara.

B Tailerra. Azaroak 24, osteguna, 15.00etik 16.30era.

Interesa duten pertsonek ondoko helbidera idatzi beharko dute: gurasoak@ekintza.org. A edo B tailerra aukeratzen duten adierazi beharko dute mezuan.

Plaza esleitzeko orduan, izena emateko ordena errespetatuko da.