Guraso Elkarteak Pagoetara irteera antolatu du iganderako (azaroak 6)

IGE, EKINTZA Ikastolako Guraso Elkarteak sortutako mendizale taldeak Bagoaz ekimenaren bitartez txango ederrak antolatzen ditu. Bagoaz ekimenak kirola, familia,  natura, lurraldea, ingurumena, lagunartzea… bultzatzea ditu helburu eta batez ere mendizaletasuna ikastolako familia guztiei gerturatzea.

Datorren igandean, azaroaren 6an Pagoetara egingo dute irteera. Ibilbidea erraza izango da eta Aiako pilotalekutik irtengo dira parte-hartzaileak 10.00etan. Pagoetan barrena 9 kilometro ibiliz, Aia eta Urola Kostako ikuspegi ederrekin gozatzkko beta izango da. Irteeraren iraupena 3,5 ordukoa izango da. Bakoitzak mendiko botak, motxila, botila ura, txapela, xira eta hamaiketakoa eraman beharko ditu.

Familian egiteko jarduera denez, 14 urte azpiko haurrak heldu batekin joan beharko dute. Parte hartu nahi duten familiek ondoko helbidera idatzi behar dute: gurasoak@ekintza.org 

Giro paregabearekin egunpasa polita egiteko aukera izango da. Animatu!