Gurasoen lanbideak ezagutu dituzte HH-ko 5. mailako ikasleek

Zein lanbide dute gure gurasoek? Denetariko erantzunak, jakintzak eta lanbideak ezagutu ahal izan dituzte gurasoen ahotik Haur Hezkuntzako 5.mailako ikasleek.

Arkitektoak, abeslariak, argazkilariak, astrologoak, banketxeko langileak, dentistak, ekonomistak, CAF-eko langileak, erizainak eta farmazilariak, fresadoreak eta kamioi gidariak, poliziak, tabernariak, yoga irakasleak, gozogileak…. Bakoitzak bere lanean egiten duena kontatu die gurasoek haien seme-alabei eta gainerako ikaskideei.

Lanbideak ezagutzeaz gain, lanbide bakoitzaren zati ere bihurtu dira, eta lanbide bakoitzaren atzean dagoenaren lagin txiki bat ezagutu dute ikasleek.

EKINTZA ikastolaren izenean, eskerrik asko ekintza hauetan parte hartzeko zuen tartea eskaini diguzuen guztioi, zuen egunerokoaren bidez haurrei ezagutzak emateagatik eta horren gertuko izateagatik.

Ondorengo bideoan Urtxintxa eta Dordoka geletan bizi izan duten esperientzia ikusi daiteke.