Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleek urtea nola amaitu duten ikusi nahi duzu? Egin klik!

Ikasturtea amaitzen ari da EKINTZA Ikastolan eta pixkanaka agurtzen ari dira ikasle eta irakasleak. Haur Hezkuntzako 5. mailakoak, besteak beste, tailer ezberdinak egiten eta gelan jolasean, naturarekin bat eginik eta mendian gozatzen edo sokasaltoan eta dantzan ari dira igarotzen azken egunak.

Maider eta Mirian tutoreak izan dituzte bidelagun aurtengo ikasturtean eta giro paregabearekin esperientzia berriak bizi eta lagunekin batera hazi dira guztiak.

Egin klik eta gozatu euren aurpegi irribarretsuak ikusiz!