Ibai Astier-i elkarrizketa, “Scoorp” proiektuagatik

Uztailaren 1ean bere marka, proiektua eta fanzinea aurkeztuko ditu, eta 200 ale jarriko ditu salgai. El Diario Vasco egunkarian elkarrizketa egin dio Begoña Del Tesok.


Elkarrizketaren hasieran Del Tesok laburbiltzen duen bezala, Ibai Astier EKINTZA ikastolako ikasle ohia da. Ikasturte honetan Ingeniaritza gradua ikasi du Madrilen, Industria eta Produktu Diseinuko espezialitatearekin. Datorren urterako, ordea, Diseinu, Berrikuntza eta Teknologia Unibertsitatean, ESMEn, matrikulatuko da, ikasketa sortzaileagoak eta artistikoagoak egiteko.

Uztailaren 1ean Santa Klara Surf Shop-en, Zemoriya-n, Uliara bidean, modari buruzko bere fanzinea aurkeztuko du, “Scoorp” izenekoa. Ibai Astierrek berak elkarrizketan dioen bezala, “bihar marka eta erreferentzia” izango dena. Honela definitzen du: «Nire plana da Scoorp, artea eta kultura ardatz dituen marka izatea». Begoña del Tesok elkarrizketan adierazi duenez, Ibai Astierrek marken edo artisten arteko lankidetza-espazioak sortu nahi ditu, proiektuak sortu eta egungo eszenari lotutako produktuak egin.

“Identitatea sortzen duten markak daudela uste dut. Nortasun propioa dutenak. Jendeak edozein produktutan ezagutu ditzakeenak. Ezagutu eta bere egin. Nire marka izan daitekeena proiektu kultural eta artistikoetan murgiltzea nahi dut, produktuan islatzen direnak. Produktuetan. Scooorp! bat delako jendea erakartzen duten elementuak sortu nahi ditu”, zehaztu du Ibai Astierrek elkarrizketan.

Elkarrizketa informala, dibertigarria eta irakurtzeko erakargarria egin dio Del Tesok. Ekintza ikastola osatzen dugun komunitate osoarentzat pozgarria da ikustea gure ikasleek beren ametsak lortzeko ahalegintzen direla, ikasturte honetan EKINTZAko hainbat ikasle ohirekin ikusi ahal izan dugun bezala.

Zorionak Ibai!