Ikasle Ohien Egun hunkigarria izan dugu

Ikasle Ohien Egun hunkigarria izan dugu

Aurtengoan ere ikasle ohien bisita izan dugu EKINTZA Ikastolan. Hunkigarria izan da 11 urte eta gero berriz ere aski ezagunak diren aurpegiak ikusi eta esperientziak eta oroitzapenak partekatzea.

Uxue Arrazola ikastolako zuzendariak harrera egin eta gero, Antxon Guisasola irakasle ohiak eta EKINTZA Ikastolako aitonak beraien txikitatik hasi eta ikastola amaitu bitarteko irudiekin osatutako bideo ederra erakutsi zien aretoan. Barreak izan ziren nagusi momentu hunkigarrian.

Jarraian, ikastolako txoko ezberdinak ikusteko aukera izan zuten eta ahozabalik geratu ziren berrikuntzak ikusita hala nola Guraso Elkartearen laguntzari esker zabaldutako haur eta gaztetxoen liburutegi berria eta jolasteko espazio berriak, terraza edo inauguratu berri den Manolo Pipaon hockey zelaia.

Eguna borobiltzeko, beraien duela 11 urteko gela ikusi zuten eta ezin izan zioten bertan berriz ere eseri eta argazkiak ateratzeko gogoari eutsi! Lunch batekin borobildu zuten arratsaldea.

Ikusi eguna erakusten duen bideoa eta argazkiak.

BIDEOA:

ARGAZKIAK: