Kirol jolasekin ederki igaro dute asteburua Lehen Hezkuntzako ikasleek

Urtero legez iritsi dira Kirol Jolasak eta beste behin giro ederrarekin ospatu ditugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte ekimenean eta bertan kirol ezberdinak egiteko aukera izaten dute. Aurten, besteak beste, lasterka, sokatiran, gimnastika erritmikoa egiten ikusi ditugu gaztetxoak.

Kirol Jolasak EKINTZA Ikastolako Olinpiadak izaten dira eta bertan LHko ikasle guztiek hartzen dute parte. Klase guztiak elkarren aurka lehiatzen dira. Olinpiadetan bezala, kirolaren praktika eta balioak sustatzea dira ekimen honen funtsezko helburuak.

Pasa den larunbatean ospatu ziren aurtengo olinpiadak eta kirol ekitaldi handian banderatxoak eta dominak ere banatu ziren. Proba bakoitzeko irabazlea ez ezik, klase bakoitzak izan duen errespetua eta kiroltasuna ere baloratzen da EKINTZAko Olinpiadetan. Et,a beste behin, LHko ikasleek erakutsi dute ederki badakitela elkar errespetatuz kirola egiten.

Kirol Jolasen bideoa ikusi dezakezu HEMEN: