Kontzertu solidarioa Ukrainaren alde

EKINTZA ikastolako abesbatzak doako kontzertu solidarioa egingo du martxoaren 26an, Donostiako San Vicente elizan, 20:30ean hasita.

Ukrainari babesa adierazteko kontzertua izango da, Chernobil Elkartearekin batera antolatuta. Nahi dutenek dohaintzak egiteko aukera ere izango dute, Chernobil Elkartearen kontu korrontera: ES62 2100 6491 1222 0003 6970.

Animatu kontzertura etortzera!