Lehen aldien emozioa, urduritasuna eta ilusioa

Lehen aldiak beti daude emozio handiz eta urduritasunez beteta. Etxeko txikienak, pausoz pauso, pixkanaka eta goxotasunez EKINTZA ikastolak elkarrekin ondo pasatzeko eta lagun handiak egiteko espazioa eskaintzen diela konturatzen dira. Guraso eta irakasleak dituzte bidelagun lehen egunean eta dagoeneko irribarre politak ikusteko aukera izan dugu. Ilusioa ez zaie falta!

Esploratzaile txikiak jolasean ikasten, hazten eta hezten ikusiko ditugu aurtengo ikasturtean ere. Elkar errespetatuz eta zainduz lagunekin ederki pasatzeko aukera izango dute aurrerantzean, gelan dituzten joko eta dinamikei esker.

EKINTZA ikastola martxan da eta gogoz gaude 2022-2023 ikasturteari ekiteko.

Ikusi nola igaro duten HH2 eta HH3ko ikasleek beraien lehen eguna ondoko bideoetan:

https://youtu.be/_Dw0iFqbIr8

https://youtu.be/pwU4HIi_f74