LH 3. mailako ikasleek makinen inguruko proiektua landu dute

LH 3. mailako ikasleek Makinen inguruko proiektua landu dute aurten. Lehenik, etxean zuten jostailu bana ekarri zuten eta nola funtzionatzen zuten aztertzen ibili ziren klasean. Ondoren, banaka, binaka edo hirunaka sortuko zuten maketaren zirriborroa sortu zuten, eta beharko zuten materiala zerrendatu.

Gero, txosten baten bidez, objektu ezberdinak urteetan zehar izan duten eraldaketa ikusi dute (telefonoa, musika aparatuak, gurpila…). Honen harira, hauen inguruko kontzeptu-mapak osatu dituzte.

Eta, azkenik, beraien maketak burutu eta aurkeztu zizkieten familikoei erakusketa batekin.