
LH 5. mailako ikasleak Anoeta eta Aquariuma bisitatzen izan dira
EKINTZA Ikastolak irteera ezberdinak antolatzen ditu ikasleen gozamenerako eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako gaztetxoak Realak hala gonbidatuta, Anoeta bisitatzen izan dira.
Besteak beste, aurpegiak zuri-urdinez margotuta ibili dira, Realeko jokalariekin berriketan aritu dira eta instalazioak barrutik ezagutu dituzte. Gainera, jokalariak balira bezala, zelaira salto egin eta Txurdin maskota besarkatu eta berarekin egoteko aukera aparta izan dute. Baita argazki politak atera eta egun ederra oroimenean gordetzeko ere!
Ikusi egun bereziko argazki guztiak ondoko estekan:
https://real-sociedad.scoreplay.io/link?id=8194&token=ac21f104-445a-4397-978e-1b0af97f0923
Iruzkin berriak