LH3 eta LH4ko ikasleak Kursaalean izan dira antzerkia ikusten

EKINTZA Ikastolako LH3 eta LH4ko ikasleek irteera egin zuten asteazkenean eta Kursaalera joan ziren antzerkia ikustera. Adi aritu ziren emanaldi ederra entzuten eta ikusten. Ondoren, Donostiatik pasian ibili ziren giro ederrarekin. Kontxan familia-argazkia ateratzeko beta ere hartu zuten gure hiri ederra atzean zutela.