LH6ko ikasleek ipuinak kontatu dizkiete LH1 eta LH2ko haurrei

EKINTZA Ikastolako LH6ko ikaslek ipuinkontalari izan dira egun batez. Hartza eta Pinguino taldeak LH1 eta LH2ko haurrei ipuin ederrak kontatzen eta abentura ezberdinetan murgiltzeko aukera eskaintzen aritu dira.

Euskarako proiektuaren baitan antolatu dituzte ipuin kontaketak eta oso gustura egon dira bai azalpenak ematen zein entzuten aritu diren ikasle eta irakasleak.