Mari Domingi bisitan izan dugu ikastolan

Gabonak gero eta gertuago ditugun honetan, ikasleekin elkartu da, eta kantuan aritu dira elkarrekin.

Txikienen hainbat gelatan egon da Mari Domingi, eta hari begira-begira aritu dira kantuan haurrak. Gabonetako magia bereziari Mari Domingik eta Olentzerok duten magia gehitzen zaie, eta lilura sortzen du haurren begietan.

Abenduaren 24 gauean haien etxeetara noiz iritsiko diren zain daude ikasleak, azken asteetan buruan izan dituzten desioak beteko diren jakiteko irrikaz.

Ikusi zeien gustura hartu duten Mari Domingi EKINTZA-ko ikasleek: