Osasun mentalaren kongresua antolatu dute Batxilergoko 2. mailako ikasleek

EKINTZA Ikastolako Batxilergoko 2. mailako Psikologia ikasgaiko ikasleek Osasun Mentalaren Kongresua antolatu berri dute eta oso esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan da.

Kongresutik igaro dira DBH 3 eta 4.mailako ikasle guztiak eta beraiekin txoko ezberdinetan esperientziak partekatzen aritu ziren. Osasun mentala zaintzearen garrantziaz kontzientzia hartzeko ondoko jaiak jorratzen aritu dira ikasleak: depresioa, antsietatea, sustantzia eta sare sozialen menpekotasuna, harremanak, eta bullying-a.

Ikusi hemen topaketa eder eta hezitzaile honen irudi sorta: