Belardian izan dira Ahuntzak eta Xaguak

Ikasturte honetan berebiziko garrantzia ematen ari gara aire libreko ekintzeei. Beti izan da garrantzitsua guretzat naturaz eta aire libreaz gozatzea, ikastolan bertan zein inguruan ditugun eremuez gozatzea.

Ikasturte honetan, baina, haurren garapenerako horren garrantzitsuak diren aire libreko ekintzei garrantzia berezia ematen ari gara.

Gauzak horrela, hainbat txango egin ditugu azken hilabeteetan, bai inguruko parkeetara edo hondartzara, adibidez. EKINTZA ikastolako txikienak naturaz gozatzen aritu dira berriz ere, ikastolatik oso gertu dugun belardira egin duten irteetan oraingoan. Jolasean, mugituz, elkarri lagunduz, alai, naturaz gozatuz, aske ibili dira HH-ko 4. mailako Ahuntzak eta Xaguak geletako ikasleak.