Pasai Donibanetik Mitxontxolaraino ibilbide ederra egin dute Bagoaz taldeko kideek

EKINTZA Ikastolako Guraso Elkarteak (IGE) sortutako mendizale taldeak, Bagoazek, Pasai Donibanetik Mitxontxolaraino ibilbide ederra antolatu zuen iganderako eta partehartzaileek giro paregabearekin gozatzeko aukera izan zuten. Eguraldia lagun zutela, haur eta helduak elkartu eta txango polita egin zuten gure inguruko paisaia zoragarriak ikusiz.

Bagoaz taldea familian kirola egiteko helburuarekin sortu zen eta hilean behin antolatzen dituzte ikastolako familia guztiei zuzenduta dauden irteerak. Kirola, familia, natura, lurraldea, ingurumena, lagunartea… bultzatzea ditu helburu taldeak, eta asko eta asko dira irteeratan parte hartzera animatzen direnak.

Mendia eta mendizaletasuna gustuko badituzu, zalantzarik gabe, Bagoaz da zure taldea,  zure aukerarik onena. Animatu eta parte hartu hurrengo irteeran!