Sports And Languages udalekuak EKINTZAn

Dantza, kirola eta eskulanak uztartzen dituen Sportsandlanguales Premier Camps udalekuak EKINTZAn egingo dira aurten ere. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra izango dira, goizeko ordutegian, eta 4 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Aurten, zaintza eta jangela ere zerbitzua eskainiko dute.

Hamargarren urtez jarraian egingo ditu Sports And Languages-ek Premier Sports Camp udalekuak. Futbolean, kirol anitzetan, jolasetan zein eskulanetan aritzeko aukera eskainiko dute. Futbola izango da udaleku hauen oinarri nagusia, eta entrenatzaile profesionalekin aritzeko aukera izango dute haurrek. Baina beste kirol batzuez (padela, beisbola eta saskibaloia, adibidez), jolas ugariz, txangoez eta beste hainbat ekintzez gozatzeko aukera ere izango dute.

Bestalde, Premier Dance Camp udalekuak ere egingo dira, koreografia eta dantza mota ezberdinak ikasteko aukera ematen dutenak. Bamboo akademiako dantzariek gidatuko dituzte saioak. Dantzaz gain, bestelako hainbat ariketa ere egin ahalko dituzte haurrek, eta hainbat kirolez, txangoz, jolasez edo eskulanez ere gozatu ahal izango dute.

Txandak, ordutegia eta prezioak

Aipatu bezala, Sports And Languages  udalekuak goizez izango dira, 09:00etatik 13:30era bitartean. Baina, ordutegi horretaz gain, zaintza zerbitzua ere egongo da 08:00etatik 09:00etara eta 13:00etatik 14:30era bitartean. Zaintza zerbitzua prezio orokorraren barruan sartzen da.

Guztira, 5 asteko iraupena izango dute udalekuek, baina nahi den aste kopururako eman ahalko da izena. Honakoak izango dira txandak:

  • Ekainak 27 – uztailak 1
  • Uztailak 4 – 8
  • Uztailak 11 – 15
  • Uztailak 18 – 22
  • Uztailak 26 – 29

Prezioak, berriz, honakoak izango dira:

  • Aste 1 edo 2 = 105€ aste bakoitzeko
  • 3 aste edo gehiago = 95€ aste bakoitzeko

Bi anaia-arrebek izena ematen duten kasuetan, %5eko deskontua egingo da, eta EKINTZA-ko ikasleek ere deskontua izango dute.

Aurten jangela ere irekiko da udalekuen barruan, eta ikastolan bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Bazkal ostean, zaintza zerbitzua ere egongo da, 15:30ak arte. Jangela zerbitzuaren prezioa 7,5 euro izango da eguneko.

Izen-ematea

Sports And Languages Udalekuetan izena ematen duten haur guztiek kamiseta bat jasoko dute opari eta udaleku guztiak zein udaleku barruan egiten diren ekintza guztiak erantzukizun zibileko asegurua izango dute.

Udalekuetan parte hartzeko plaza mugatuak egongo dira, eta izena sportsandlanguages.com helbidean edo bi telefono hauetako batera deituta eman behar da: 660 720 936 edo 647 168 122.