Zarauztik Getariara txangoa egin dute

Eguraldi ona lagun, hirikoak ez diren beste hondartza batzuetan ibiltzeko aukera izan dute LH3 eta LH4ko ikasleek. Izan ere, Zarauztik Getariara oinez joan ondoren, bertako hondartzan ibili dira.

Eguzkia buru gainean eta natura inguruetan. Hala egin dute ibilbidea Zarautzen hasi eta Getariaraino. Kostaldeko bidean barrena, mahastiak zeharkatuz, gure ingurunean eskaintzen dituen hainbat natur baliabide eta ezaugarri ezagutu ahal izan dituzte bidean.

Helmugara iritsita, ezin beste modu batera izan eta Getariako hondartzan ibiltzeko aprobetxatu dute. Donostiako hiru hondartzez harago, etxetik gertu dauden beste altxor batzuk ere ezagutu ahal izan dituzte txango honetan.