Zer dago unibertsoan? Planeten proiektua landu dute HH5eko ikasleek

Zer dago unibertsoan galderari erantzun bikaina eman diote haur hezkuntzako 5. mailako ikasleek planeten proiektuarekin.

Eguzki Sistema osoa aztertu dute, abestuz, marraztuz, eta idazketa eta irudimena landuz. Planetak eta nebulosak sortu dituzte, astronauta ere izan dira marrazkiak margotuz, izarrez bete dituzte geletako eta ikastolako txokoak, irudimen ariketa bikain baten bitartez martzianoak ere egin dituzte, konstelazioak ikasi eta marraztu dituzte, eta “Euskonik” kohetea sortu dute.

Gelan egindako lanketa guztia familiako kideekin ere elkarbanatu dute, horretarako prestatutako ekintza berezi batean. Gurasoak, anaia-arrebak eta aitona-amonak EKINTZA ikastolan izan dira planeten proiektuan landu dituztenak bertatik bertara ikusi eta haurrekin batera une gozo bat bizitzeko.

Gure ikasleak bai direla izarrak! Unibertso guztiko ederrenak!

Ikusi Dordoken gelakoek nola gauzatu duten proiektua: